Agerialdeko frontoia estaltzeko obrei hobaria
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Martes, 2 de marzo 2021, 00:19
Agerialdeko frontoia estaltzeko obrak egingo ditu Udarregi ikastolak udan. Edozein obra egiteagatik EIOZ Eraikuntza, Instalazio eta Obren Zerga ordaindu behar izaten zaio udalari, eta haren %100eko hobaria eskatu zion ikastolak udalbatzari, «frontoia udal titulartasunekoa delako eta erabilpen publikokoa». Otsaileko osoko bilkuran aho batez onartu dute %90eko hobaria aplikatzea, Usurbilgo ordenantza fiskalak oinarri hartuta.
Publicidad
Ondo bidean, ekainean hasiko dituzte lanak, eta aurretik udalak drainatze lanak egingo ditu apirilean. Ikastolak egingo duen obrak 300.000 euroko aurrekontua du eta 15.000 euro ingurukoa litzateke ordaindu beharko lukeen EIOZ zergaren kopurua: %90eko hobaria aplikatuta, 1.500 euroan geldituko zaie.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión