Borrar
Agerialdeko frontoia. J.A.

Agerialdeko frontoia estaltzeko obrei hobaria

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteartea, 2 martxoa 2021, 00:19

Comenta

Agerialdeko frontoia estaltzeko obrak egingo ditu Udarregi ikastolak udan. Edozein obra egiteagatik EIOZ Eraikuntza, Instalazio eta Obren Zerga ordaindu behar izaten zaio udalari, eta haren %100eko hobaria eskatu zion ikastolak udalbatzari, «frontoia udal titulartasunekoa delako eta erabilpen publikokoa». Otsaileko osoko bilkuran aho batez onartu dute %90eko hobaria aplikatzea, Usurbilgo ordenantza fiskalak oinarri hartuta.

Ondo bidean, ekainean hasiko dituzte lanak, eta aurretik udalak drainatze lanak egingo ditu apirilean. Ikastolak egingo duen obrak 300.000 euroko aurrekontua du eta 15.000 euro ingurukoa litzateke ordaindu beharko lukeen EIOZ zergaren kopurua: %90eko hobaria aplikatuta, 1.500 euroan geldituko zaie.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Agerialdeko frontoia estaltzeko obrei hobaria

Agerialdeko frontoia estaltzeko obrei hobaria