Borrar

Adostasun giroa nagusitu zen azaroko osoko bilkuran

Emakumeen indarkeria ezabatzeko egunaren harira, eta Nazioarteko Euskararen eguna dela-eta, aho betez onartu ziren gai hauek

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Asteazkena, 2 abendua 2020, 00:17

Comenta

Adostasun giroa nagusitu zen azaroko osoko bilkuran. Lau mozio eta erakunde adierazpena bozkatu zituzten, eta horietatik hiru aho batez onartu zituzten: azaroaren 25ekoa, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunaren harira; abenduaren 3koa, Euskararen nazioarteko egunaren harira; eta Egiari Zor Fundazioak aurkeztutako mo-zioa, 1978 eta 1999 artean motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei 5/2019 legeak eskainiko dien erreparazioa babesteko.

Mendebaldeko Sahararen su-etenaren amaieraren aurrean Usurbilgo Tadamun elkarteak adierazpen instituzionala egiteko proposatutako dokumentuak EH Bilduren eta EAJren aldeko botoak jaso zituen; PSE-EE abstenitu egin zen.

PSE-EEko ordezkariak, bere aldetik, abstentziora jotzeko arrazoien berri eman zuen: «Mozioaren arimarekin bat egin arren, [Espainiako] Gobernuko alderdi bezala, ezin dugu testu honetan agertzen den terminologia partekatu». Izan ere, haren esanetan, Marokorekin lankidetza «ezinbestekoa» da gobernuarentzat. «Azpimarratu nahi du Mendebaldeko Saharari baliabideak eta babesa eman nahi dizkiegula, eta hau lortzeko nazioarteko komunitatearekin batera joan behar dugula. Europak eta Espainiak gehiago egin dezakete, nahiz eta irtenbideak oso oreka haus-korrean datzan».

Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak erantzun zion «penaz» hartu zuela abstentzio botoa: «Espainiak bere ardura eta erantzukizunak bere gain hartu behar ditu, beste aldera begiratu edo pasiboki jokatu ordez. Espainiako Gobernuak jarrera tinkoagoa izan beharko luke. Gure erantzukizunei iskin egitea da oraintxe gatazka honek behar ez duena. Marokoren okupazio ilegala salatu eta bere autodeterminaziorako eskubidea babestu beharko luke», adierazi zuen Solabarrietak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Adostasun giroa nagusitu zen azaroko osoko bilkuran