36ko gerraren ondorioak sufritu zituzten herritarrei omenaldia egingo zaie gaur
36ko gerraren ondorioak sufritu zituzten herritarrei omenaldia egingo die gaur arratsaldeko 6etan pilotalekuan Usurbil 1936 elkarteak, udalarekin elkarlanean «85 urte beteko baitira tropa faxistak Usurbilen sartu zirela». Izan ere, duela urtebete pasatxo abiatu zen 36ko gerrak Usurbilen izandako ondorioak aztertzeko proiektua, eta lan horri esker gerra hartan fusilatu zituzten beste bi herritarren izen-abizenak ezagutu dira. Herritarrek herriarentzat eginiko ekitaldi berezia izango da, fusilatuen senideak protagonista izango dituena. Udalba-tza osatzen duten hiru alderdi politikoen ordezkariak bertan izango dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión