Borrar
Lantaldeko hiru kideak. J. A.

36ko gerrak herrian izandako ondorioak aztertzen ari den taldea boluntario bila dabil

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Osteguna, 25 otsaila 2021, 00:16

Comenta

1936ko gerrak Usurbilen izandako ondorioak aztertzen ari den lantaldeak herritarrei dei egin die proiektuan boluntario gisa parte hartzera. Ekainean hasi zirenez geroztik, batik bat dokumentazio lanetan aritu dira, artxiboak kontsultatzen, eta hemendik aurrerakoak egiteko ezinbestekotzat dute herritarren lagun-tza. Boluntarioen taldea sortzeko bilerara deitu dute martxoaren 3an 18:30ean, Artzabalgo areto handian.

Proiektuko edozein fasetan parte har dezakete boluntarioek, eta mota guztietako laguntza beharko dute: lan fisikoa egiteko zein kontaktuak egiteko, eta abar. Boluntarioak edozein adinetakoak izan daitezkeela gaineratu dute lantaldeko kideek.

Covid19-a dela eta, edukiera kontuan hartu behar denez, bilerara joan nahi duten herritarrei eskatu diete aurrez izena emateko, 36kogerra@usurbil.eus helbidera idatzita. Edozein kontsulta egiteko ere baliatu dezakete herritarrek helbide hori.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 36ko gerrak herrian izandako ondorioak aztertzen ari den taldea boluntario bila dabil

36ko gerrak herrian izandako ondorioak aztertzen ari den taldea boluntario bila dabil