Borrar
Esperientzia eskolako ikasleak. JOSU ARANBERRI

2020/2021 ikasturteko esperientzia eskolako diplomen banaketa

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Ostirala, 18 ekaina 2021, 00:26

Comenta

Diplomen banaketarekin amaitu dute 2020/2021 ikasturtea esperientzia eskolako kideek. Agurtzane Solaberrieta Mesaren eskutik jaso zuten ziurtagiria, asteartean, Artzabalen, bi txandatan banatuta. Ikasturte «zaila» izan da, Covid19-ak eskolekin jarraitu ahal izateko neurriak hartu behar izan baitituzte: astean behin bildu dira 34 ikasleak, erdiak etxetik telematikoki, erdiak aurrez aurre, astez aste txandatuz. Halaxe egin dute esperientzia eskolaren 15. urtea.

Esperientzia eskolan parte hartzeagatik eskerrak eman zizkien Solaberrietak ikasleei, egoerak ez baitzuen gehiegi laguntzen, eta haiek ere modu presentzialean egitearen alde egiteagatik. Alkatearen esanetan, zahartzaro aktiboa sustatzea da udal-gobernuaren nahietako bat, eta horren lekuko dira lehendik egiten diren ibilbide osasuntsuak, esperientzia eskola bera eta aurten antolatutako helduentzako euskara ikastaroa eta adinekoak teknologia digitaletan trebatzekoa.

Esperientzia eskolako ikasleek herriari ekarpen handia egin diezaioketela uste du Solaberrietak, eta, hala, dei egin zien egiten diren parte-hartze prozesuetan: «Leku askotan nabarmendu izan ditut talde honek duen ezagutza eta eskarmentua: gazteago garenok asko daukagu zuengandik ikasteko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2020/2021 ikasturteko esperientzia eskolako diplomen banaketa

2020/2021 ikasturteko esperientzia eskolako diplomen banaketa