Borrar
Kale Nagusian. Korrikalariak aldapan ikusleen txaloekin. AMAXKAR
Urtea korrika amaitu nahi duten guztientzat bihar XV. San Silbestre lasterketa izango da

Urtea korrika amaitu nahi duten guztientzat bihar XV. San Silbestre lasterketa izango da

Adinaren arabera banatuta korrika saio ezberdinak lehiatuko dira eguerdian hasita

J.M. ZUBIAURRE

GETARIA.

Domingo, 30 de diciembre 2018, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2018a kirola eginaz amaitzeko aukera paregabea izango dute aurten ere getariarrak Kirolgune eta Udalaren eskutik. San Silbestre lasterketaren XV. edizioa beteko da bihar eta bost maila ezberdinetan banatuta lehiatuko dute korrikalariak.

Urtezahar eguna ospatzeko kirol proba honek herria girotzen du, ba-tzuk lehiakor ateratzen dira baina asko ondo pasa eta izerdi pixka bat botatzeko asmo soila besterik ez dute izaten. Mozorrotuta ateratzen direnak ere ikusten dira tartean. Ikusleen artean ere animoak ematera jende asko hurbiltzea espero da eta hauen artean ere mozorrotuta edo gabon giroko apaingarriak soinean eramatera animatzen zaie.

Lehendabizi, eguerdiko 12:00etan benjamin aurrekoak (6 eta 7 urteko neska-mutilak) aterako dira eliza aurretik. Bete beharreko ibilbidea 200 metrokoa izango da, plazan amaituz kale Nagusia igo ondoren. Jarraian benjaminen txanda helduko da (8 eta 9 urtekoak). 700 metro bete behar dituzte, elizatik kale Nagusia igo eta Elkano kaletik jaitsi ondoren berriz igoko dira frontoira.

Alebinen txanda etorriko da gero. 10 eta 11 urteko korrikalariak parte hartuko dute bertan eta 1.250 metroko ibilbidea burutuko dute. Elizan irten eta benjaminek egindako itzulia bi aldiz osatuko dute, frontoian amaitzeko. Antolaketak herritar gaztetxoak animatzen ditu parte hartzera, egin beharreko lana ez da batere gogorra eta festa giroan egin dezakete arazo gehiegirik gabe.

Infantil eta kadeteak, hau da, 12 eta 15 urte bitarteko partaideak 1.750 metro burutuko dituzte. Elizan irten eta ohiko lehen itzulia bete ondoren, Katukalera jo behar dute, jaitsi, Artzapetik moilara, Astillero, Txoritonpe eta Artzape zeharkatu eta kale Nagusitik igoko dira frontoiko helmugara heldu bitartean.

Azkena helduen proba izango da. Adinari dagokionez 16 urtetik gora edonork har dezake parte eta 3.300 metroko saioa egiteko prestakuntza berezirik behar ez denez animatu zaitezte, urteari amaiera egokia emateko modua izan daiteke. Hauen ibilbidea aurreko bi itzuliak bi aldiz eginaz osatuko da. Korrika egiteko asmorik ez baina antolakuntzan lagundu nahi izan ezkero udaletxean jakinarazi besterik ez dute horretarako prest dauden guztiak, herri mailako saioa denez animatu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios