Secciones
Servicios
Destacamos
AINARA MARTÍN
ZESTOA.
Miércoles, 18 de septiembre 2019, 00:29
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Aurreko urtean izan zuen arrakasta eta jarraipena ikusirik, irakurle taldeari jarraipena emango zaio datorren hilabetetik aurrera. Berriro ere, Danele Sarriugarte elgoibarko idazle, itzultzaile eta literatura kritikaria ibiliko da gidari lanetan. Taldearem asmoa eta helburua hilabetero liburu bat irakurri eta taldean giro lasaian hitz egitea da. Solasaldi hauek aukera ematen dute bakarka irakurritakoari mami gehiago ateratzeko eta esperientziak partekatzeko.
Era askotariko liburuak irakurriko ditu taldeak, Bernardo Atxagaren 'Obabakoak'-en mailako istorio entzutetsuak zein aurten argitaratu den Jose Luis Otamendiren 'Disoluzio agiriak' poesia liburua bezalakoak. Urria eta maiatza artean taldeak zortzi liburu irakurriko dituzte.
'Munduko tokirik ederrena' (Iñigo Aranbarri), 'Zimurrak' (Paco Roca), 'Neguko argiak' (Irati Elorrieta), 'Han ez banengo bezala' (Slavenka Draculik), 'Kontrako eztarriti'k (Uxue Alberdi) eta 'Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak' (Alice Munro) lanak ere irakurriko dituzte hausnarketa egiteko.
Liburu ezberdin asko irakurtzeaz gain, idazleak ere gonbidatuko dituzte. Partaide kopurua mugatua izango denez, beharrezkoa da saioetarako izena ematea.
Partaide kopurua gainditzen bada, izena ematerako orduan izandako orden kronologikoa errespetatuko da.
Izena emateko epea ostiral honetan, irailaren 20, 14:00etan amaituko da. Interesa duenak bidali dezala mezua izen-deiturak eta telefonoa adieraziz ondorengo helbide elektronikora: kultura@zestoa.eus.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.