Jon Urresti arraunlariak Urdaibairekin lehiatuko du datorren denboraldian

DV GETARIA.

Getariako arraun harrobiak harribitxiak ematen jarraitzen du eta Kantauri itsasoko hainbat arraun talde Esperantza ontzian arrantzan ibiltzen dira noizbehinka horietako altxor baten bila.

Oraingoan ere bat topatu dute bada, eta, honenbestez, Jon Urresti getariar arraunlaria eramango dute Bizkaia aldera. Izan ere, Bermeoko Urdaibai traineruan ibiliko da lanean datorren denboraldian getariarra.

2008. urtean hasi zen arraunean Jon eta ordutik getariar harrobiko arraunlari fina izan da. 2017an San Juanen ibilia eta azken urtean berriro Esperantzan ibilitako mutila.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos