Urdanetan Sanmartinak egitarau zabalarekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Aiako Urdaneta auzoak ere Sanmartinak ospatzen ditu asteburu honetan. Egitarauan murgilduz, gaur goizeko 6tan diana jo bezain laster oilasko biltzera aterako dira gazteak, Mantxi eta Olano bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin. Goizaldean bildutakoarekin bazkaria egingo dute Indamendi elkartean. Arratsaldean tabernaz taberna ibiliko dira kalejiran. Gauean, 21:00tan, auzotar guztien afaria goizean bildutakoarekin eta ondoren erromeria Laja II eta Lutxurdiorekin. Eta egunekoarekin amaitzeko, gauean Ximor taberna zabalik izango da parrandan jarraitu nahi duten guztientzat.

Egitarauak bihar jarraituko du, goizeko 11:30tan bertako ermitan ospatuko den meza nagusiarekin; eguerdiko 12:00tan, eskuz binakako pilota partiden finalak jokatuko dira eta jarraian herri-kirol jaialdia. Batetik, Izeta Eskolako kideen harri-jasotze erakustaldia eta bestetik Xabier Orbegozo eta Luis Txapartegi arituko dira aizkoran. Arratsaldeko 17:00etan, dema, Arroa Beheko Etxetxoren idiek eta Izetako idi pareak 20 minutuko lana egin beharko dutelarik. Eta amai- tzeko, erromeria eta 23:30tan patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos