15 upategik parte hartuko dute biharko Aiako Txakoli Egunean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Guztira 15 upategik hartuko dute parte bihar, igandea, goizeko 11:30etik aurrera Aiako plazan ospatuko den Aiako Txakolin Egunean. Bakoitzak bere aurtengo txakolina aurkeztuko du. Txakolina edan ahal izateko, kopa erosi beharko da, lau eurotan. Era berean, bi txahal erreko dituzte burruntzian eta pintxo bakoitza 1,5 eurotan salduko da.

Eguraldiak laguntzen badu behintzat, jendetza elkartuko da bihar goizean Aian. Mendi buelta egin eta gero txakolina pintxoarekin dastatzea ez dirudi plan txarra.

Hugo Silveira kontzertuan

Aiako Musika Zikloari hasiera emateko, gaur arratsaldeko 19:00etan, probalekuan, Hugo Silveira entzuteko aukera.

Jaiotza

Donostiako Ospitaletik jakinarazten zaigunez, Mara Solabarrieta Uranga haur aiarra jaio da. Zorionak guraso eta senitartekoei.