Umeen egunetik Santixabel egunera

Txokolatea banatu zain haur eta gaztetxoak atzo arratsaldean. / ARGAZKIAK JOSU ARANBERRI
Txokolatea banatu zain haur eta gaztetxoak atzo arratsaldean. / ARGAZKIAK JOSU ARANBERRI

JOSU ARANBERRIUSURBIL.

Atzo egun handia izan zen txikientzat. Umeek beraien eguna ederki aprobetxatu zuten. Goizean nahikoa jolas egiteko aukera izan zuten adin desberdinetako herriko umeek Santixabel jaien barruan. Goizeko 10:00etan hasita jolasteko aukera ugaria izan zuten.

Besteak beste, puzgarrietan eta auto txikietan ibiltzeko aukera izan zuten goiz partean frontoian. Horrez gain, Txu-txu trenean herriari itzulia emateko aukera izan zen beste behin ere. Frontoian bazkaldu eta Tor magoarekin ere ederki pasa zuten. Arratsaldean ere, txokolatada eta apar festa izan zituzten aukeran.

Bien bitartean, goizean zehar oilasko biltzaileak baserriz baserri ibili ziren eta ondoren bazkaria egin zuten txoznetan.

Arratsaldean musikak ere bere tartea izan zuen. Arraiketai txaranga ibili zen kalez kale eta Artzabalen Puro Relajo taldeak rantxera ugari eskaini zituen. Gauean, berriz, bertsolariak izan ziren frontoian eta bertsio gaua txosnetan.

Gaur egun handia izango da, Santixabel eguna. Besteak beste, soka-dantza izango da udaletxe aurrean 12:00etan, eta salda eta lore banaketa ondoren. Txaranga, mus txapelketa, bola txapelketa pilota, erromeria... denetik izango da egunean zehar eta gauean, berriz, Santixabelei amaiera emateko maskota erretzea eta traka dema plazan. Ondoren Desegin taldearen kontzertua eta karaokea izango dira txosnetan.