Umeen eguna, gaurko San Nikolas bigarrena

Kamel Ziani. Lasterketan partaidetza handia izan zen, 200 korrikalari ingururekin. Eguerdian dantzari txikien txapelketa izan zen, zortzi bikoteren partaidetzarekin. /  ETXEBERRIA
Kamel Ziani. Lasterketan partaidetza handia izan zen, 200 korrikalari ingururekin. Eguerdian dantzari txikien txapelketa izan zen, zortzi bikoteren partaidetzarekin. / ETXEBERRIA

Gaztetxoek herriaren ardura hartuko dute pleno aretoan eta ondoren aurten jaiotakoei ongietorria egingo zaie

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Umeen eguna izango da gaurko San Nikolas bigarren honetan. Eta egitaraua hasteko, goizeko 9:30etik aurrera 3x3 saskibaloi txapelketa ospatulo da Karelan, LH3tik DBH4-ko gazteen artean, Orioko Herri Ikastolak antolatua.

Goizeko 11:00tan, udalbatzarra izango da, baina gaztetxoena. Beraiek hartuko dute herriaren ardura eta udaletxeko agintariei azalduko diete zer egingo luketen herriaren onurarako. Ondoren, aurten jaiotako haur oriotarrei ongietorria egingo zaie udalbatzarrean. Goiza amaitzeko, puzgarriak egongo dira 11:30etatik aurrera frontoian.

Era berean, ohitura ez galtzeko, jubilatuei doako hamaiketakoa eskainiko zaie Babeslekuan eta eguerdi partean, herri kirol erakustaldia iragartzen da herriko plazan.

Arratsaldean, berriz, 18:00etan pilota jaialdi bikaina frontoian, bi partidurekin: Urbieta-Esnaola (Villabona) Lertxundi-Aranalde (Orio) aurka, eta Titin III-Merino Urbieta II-Zabala aurka.

Ordu berean, Pello eta Nikolasa erraldoien kalejira buruhandi eta txistulariekin, eta 19:30etatik aurrera Lehian taldearekin erromeria herriko plazan goizalderarte.

Adierazi, jende asko ibili zela festa hasierako oriotar taldeen bi kon- tzertu-dantzaldietan. Lehendabizi Giranicek girotu zuen herriko plaza, eta ondoren, gauerdiko 01:15etan hasita, Gozategik hartu zuen lekukoa, oso giro ederra izan zelarik herriko plazan.

Atzo goizean, bestalde, 200 korrikalirik gora Kamel Ziani krosean, herri desberdinetatik etorritako gaztetxoak, eta ondoren, sariak bana- tzen, Kamel Ziani bera eta Asier Cuevas.

 

Fotos

Vídeos