Costa Urola
Umeak, eguneko ekitaldi gehienetan protagonistaHori bai, Sukena talde oñatiarrak eta Gozategi oriotarrek girotuko dute gaua eta segidan, DJ Indate
San Lorentzo eta San Donato jaien barne, gaur ostirala, umeen eguna izendatu da, beraiei zuzenduko zaizkielarik eguneko ekitaldi gehienak, nahiz denentzako aukera zabalarekin.
Publicidad
Honela, dianaren ondoren, goizeko 11:30etan, haur eta gazteentzat jolasak izango dira plazan; 14:00etan, familien bazkaria antolatu dute, Euskal Parrillaren eskutik. Arratsaldean, 16:30etik aurrera, puzgarriak eta tailerrak, Panpotx kultur elkartearen eskutik.
Ondoren, 19:30ean, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin herriko kaleetan zehar.
Gauerako berriz kontzertuak iragartzen dira, Lehendabizi Sukena talde oñatiarra eta jarraian Gozategi talde oriotarra. Gehiago nahi dutenek, DJ Indate-ren eskutik gaua luzatuko da.
Atzokoan,San Donato eguna izan zen eta aiarrek ospatu egin zuten. Goizean goiz mugitu ziren Joselontxos txarangako kideak jai giroa alaitzeko. Gero, meza izan zen santuaren omenez parrokian eta frotoian berriz, eskuz pilota txapelketaren finalak jokatu ziren. 10 urtez azpikon partidan Jakes-Aihotzek irabazi zuten Ani-Abelen aurka nagusitu eta gero. Gero,11-15 urte artekoen norgehiagokan Urtzi eta Julenek eraman duten txapela Haitz eta Adeiri irabazi ostean.
Arratsaldean, Must txapelketa eta dantza suelto txapelketa joaktu ziren. Gero, buruhandien kalejira izan zen trikitilariek alaiturik herriko kaleetan zehar. Jarraian, Bide Batez erromeriaz gozatu zuten aiarrek. Gauean berriz, bertso jaialdi bikaina goza-tzeko auekra izan zen Aian. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Iban Urdangarin, Andoni Egaña eta Alaia Martin izan ziren bertan, Amaia Agirre gai jartzaile lanetana ritu zelarik. Ondoren, Bide Batez taldearekin erromeria izan zen goizaldera arte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión