
Costa Urola
UK07 lineak Muinosoro eremuan geldialdia egiteko aukera aztertuko du AldundiakSecciones
Servicios
Destacamos
Costa Urola
UK07 lineak Muinosoro eremuan geldialdia egiteko aukera aztertuko du AldundiakEl Diario Vasco
aizarnazabal.
Martes, 28 de enero 2025, 20:42
Azahara Dominguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Aizarnazabalgo alkate den Mari Carmen Arregirekin bildu da, udalekin egiten ari den bilera-sortari jarraituz, bere departamentuari eragiten dioten gaiak jorratzeko.
Topaketan Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak eta Oikiako auzo elkarteko ordezkari batek ere parte hartu dute, eta Lurraldebusek herrian eskaintzen dituen zerbitzuak aztertu dituzte. Diputatuak gogorarazi duenez, emakida hori bukatzear dago, eta, horregatik, bere solaskideei eskutik lan egiteko deia egin die, emakida berriari begira lineetan eta ordutegietan aldaketak egin ahal izateko, Lurraldebuseko zerbitzua bizilagunen benetako beharretara egokitu ahal izateko.
Bien bitartean, diputatuak konpromisoa hartu du emakidadunarekin aztertzeko UK07 (Zumaia-Aizarnazabal-Zestoa) lineak, Muinosoro eremuan geldialdia egin dezan. Aizarnazabalgo Udalak eta Oikiako herritarrek egindako eskaeretako bat da hori. Gainera, Zestoako Udalarekin harremanetan jarriko da, gune horretan autobusaren itxaronaldia erosoagoa eta seguruagoa izan dadin.
Azkenik, Aizarnazabalgo Udalak jakinarazi du, puntako ordu jakin batzuetan, erabiltzaileak autobusera sartu ezinik geratzen direla. Ildo horretan, diputatuak adierazi du ibilgailu horien edukiera kontsultatuko duela eta, benetan osatuz gero, zerbitzuak indartzeko aginduko duela, beste herrietan egiten den modura.
«Jakin badakigu horrelako udalerri txikietan garraio publikoa funtsezkoa dela herritarrek beren bizitzako hainbat alderdi garatu ahal izan ditzaten; horregatik, ezinbestekoa da erakundeok elkarrekin lan egitea garraio publikoko zerbitzu jasangarri, eroso, seguru eta herritarren benetako beharretara egokituko dena eskaini ahal izateko», adierazi zuen Azahara Dominguez diputatuak, eta jarraitu zuen: «Garraio publikoaren erabilera sustatzeko politiken bidez eta gainerako erakundeekin eta, oro har, herritarrekin entzute aktiboa aplikatuz soilik lortuko dugu pertsona guztiek, beren gaitasun ekonomikoa eta bizilekua edozein izanik ere, mugikortasun iraunkorrerako eskubidea bezalako eskubide unibertsala bermatuta izatea, ibilgailu pribatuaren mende egon beharrik gabe».
Bestalde, Mari Carmen Arregi, Aizarnazabalgo alkatea, honako hau esan zuen: «Aizarnazabalgo bizilagunak Zumaiarako bidaiarien garraio-zerbitzuen kopurua handitzeko eskatu zioten Udalari. Bere horretan, Azahara Dominguezekin hitzordua eskatu nuen egoera aurkeztu eta aztertzeko. Eskerrak eman nahi dizkiot gure herriarentzat hain garrantzitsua den gai honetan erakutsi digun jarrera eta prestutasunagatik eta, aldi berean, herri txikien errealitatea kontutan izateagatik. Elkarlanean herritarren beharrei erantzuna egokiagoa emango diogulakoan».
Era berean, Dominguez diputatuak azaldu zuenez, bere departamentua lanean ari da turismo eredu berri bat ezartzeko, «jasangarria izateaz gain birsortzailea ere izango dena, bisitatzen gaituztenek gure lurraldean arrasto positiboa utz dezaten». Ildo horretan, Aizarnazabalgo Udalarekin batera lan egingo du, inguruan egiten diren landa-ibilbideak eskaintza horren barruan sartzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.