Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Egun hauetan hasi dira Ugartondon obrak. J. ARANBERRI
Ugartondoko obren ondorioz zirkulazioan aldaketak

Ugartondoko obren ondorioz zirkulazioan aldaketak

Datorren asteartean Pikaolatik kaskorantz doan errepidea itxi egingo dute

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Viernes, 22 de marzo 2019, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ugartondoko etxebizi-tzak eta urbanizazioa eraikitzeko obrak hasi dituzte egunotan, eta horrek eremu horretako zirkulazioa aldatzea ekarriko du, obrek iraun bitartean. Izan ere, Pikaolatik kaskorantz doan errepidea itxi egingo dute, eta, ondorioz, Ugarte aurreko errepidea bi norabidekoa bihurtuko dute.

Ibilgailuen joan-etorria semaforo bidez erregulatuko da: aldaparen hasieran eta amaieran jarriko dira semaforoak.

Ugarte, bi norabide

Halaber, haur-eskolako aparkalekuak kendu egingo dira, errepide hori bi norabidekoa bihurtuko delako. Edonola ere, haur-eskolako erabiltzaileentzat haur-eskolatik ermitara bitarteko errepide zatia egokituko da, umeak utzi edo jaso bitartean, ibilgailua une batez aparkatu ahal izateko.

Aldaketok martxoaren 26ean bertan jarriko dira martxan. Bestalde, zonalde horretan ibilgailuen joan-etorria arintzeko, herritarrei eskatzen zaie Troiako sarrera-irteera, ahal den neurrian, saihesteko, eta herriko sarrera nagusiak erabiltzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios