Udan egingo diren ikastaroak jakitera eman dira

Stand Up Paddle. SUP bezala ezagunagoa, aukeran udan. /  AMAXKAR
Stand Up Paddle. SUP bezala ezagunagoa, aukeran udan. / AMAXKAR

GETARIA.

Uda 2018an erabat sartu garenez, Udalak Aldundiaren laguntzarekin antolatu dituen ikastaroak plazaratu ditu. Hauen inguruko informazioa jaso edo izen-ematea egiteko Turismo Bulegora jo behar da, 943 140957 telefono zenbakira deituz, www.getaria.eus weborrira edo 943 896024 telefonora deituz eta baita info@getariaturismo.eus ala kultura@getaria.org posta elektronikora idatziz.

Ikastaroen zerrenda zabala da. Besteak beste piraguismoa (uztailaren 23tik 27ra, Malkorbe hondar-tzan) Kaxkardi Kirol Elkarteko begiraleekin eta 50 euro ordainduta. Bela Txokoak (uztaila eta abuztuan, kirol portuan) bi ikastaro motekin, 18 ordukoa 'Optimist' eta 10 ordukoa 'Raquero, Vaurien edo Laser'. Gutxiengo adina 8 urtekoa da eta prezioak 120 eta 170 euro artean kokatzen dira. Surf, Bodyboard edo Paddle (Gaztetape hondartzan uda osoan zehar goiz edo arratsaldez) bost eguneko ikastaroak eta udalekuak eskaintzen dituzte eta 50 eta 100 euro arteko prezioak dituzte. Stand Up Paddle SUP (Malkorbe hondartzan) Pukas Surf Eskolako begiraleekin asteko klaseak edo alokairuan eskaintzen dute 10 urtetik gorakoentzat eta prezio ezberdinak. Irristaketa (Sahatsaga kiroldegin, uztailean) 6 urtetik aurrera lineako patinetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara 30 euro ordainduta. Igeriketa (Malkorbe hondartzan, uztailean eta abuztuan) 7 urtetik aurrera eta 10 eguneko ikastaroak 30 euroren truke. Arraunketa (Arraun Elkartean, dohainik) 8tik 14 urte bitartekoentzat, 9:30etatik 11:00etara. Pilota (Frontenis, Sahatsaga kiroldegian, uztailean) hiru adin mailetan banatuta 8 eta 12 artean, 20 euro hamabostaldia eta 30 hilabetea. Zumba (kiroldegia, uztailean) astearte eta ostegunetan 11:30ean hasi eta 12:30ean amaitu, 30 euro. Azkenik, Spinning (Kiroldegian, uztailean) 14 urtetik aurrera, astearte eta ostegunetan, 30 euro.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos