Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu dute

Udal ordezkariek aho batez onartu zuten plan hau. /  J.A.
Udal ordezkariek aho batez onartu zuten plan hau. / J.A.

UEMAk egin du, Maite Iribar teknikariarekin batera eta 2022. urtera arte izango du balioa txosten honek

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Azkeneko osoko bilkuran aho batez onartu zen udalaren barruan euskararen erabilera normalizatzeko VI. Plangintza, 2018-2022 aldiari dagokiona. Hala, 2018ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31 arte iraungo du.

Euskara Planaren helburu nagusia da udalean euskararen erabilera indartzea eta areagotzea, euskara zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkun-tza izan dadin, eta, era berean, herritarren hizkuntz eskubideak bermatu ahal izateko. Helburu hori lortzeko, hiru lan-ildo nagusi jaso ditu plangintzak. Batetik, herritarrekiko harremanetan euskara zerbitzu-hizkuntza izan dadin berma-tzea, beti ere herritarren hizkuntz eskubideak errespetatuz. Bigarrenik, euskara beste administrazioekiko harremanetarako hizkuntza izan dadin bermatzea. Eta, azkenik, euskara administrazio barruko lan-hizkuntza izan dadin bermatzea.

Alaitz Aizpurua Euskara-zinego-tziak aipatu zuenez, plangintza taxutu aitzin, euskarak udalean duen egoerari buruzko azterketa egin zen UEMAko teknikariekin batera, eta, diagnostiko horretan oinarrituz osatu da datozen lau urterako plangin-tzaldia. Txosten batean jaso dute udalaren Euskara Normalizatzeko Plana. Dokumentuaren helburua da erakustea euskarazko jardunak zer toki duen udal horretan, eta hura hobetzeko zer pauso eman behar diren. Horrez gain, UEMAren irizpideak jasotzen dira bertan, haiek izango baitira erreferentzia ibilbide guztian. Aurrez esan bezala, 2018-2022 artean izango du balioa txosten honek, eta urtez urte kudeaketa plan bat egingo zaio, plan honetan zehaztutako helburuak bete-tzeko ekintzak definitzeko. UEMAk egin du plana, Usurbilgo Maite Iribar euskara teknikariarekin batera. Eta horretarako udal langileen eta ordezkarien parte-hartzea izan du. Udal langile eta ordezkari guztiei zuzendutako plana da, behin plana udalbatzatik pasatuta, denek betebeharko dituztelako bertan jaso-tzen diren irizpideak. VI. plangin-tzaldian udalak bere egingo dituen neurri orokorrak zehazteko, ezinbestekoa zen egungo egoera zein den jakitea; hau da, udalaren hizkuntz erabileraren diagnostikoa egitea.

Diagnostikoa egiteko, Bikain deialdiaren autodiagnostikoan oinarritu dira. Diagnostikoaren baitan, ez da laginketarik egin. Laginketak plan estrategiko honen jarraipena izango diren urtez urteko kudeaketa planetan txertatuko dituzte.

Udalaren egoera ezagutzeko, galde sortak bideratu eta bilerak egin dira udal langileekin eta haiek sortutako dokumentazioa behatu da. Zortzi langilerekin eta alkatearekin egin da bilera, hain zuzen, sail hauetako buruak edo arduradunak direnak: Udal komunikazio arduraduna; Kontratazioa eta pertsonala; Kontu hartzailetza; Udaltzaingoa; Enplegu sustapena eta hezkuntza; Hirigintza; Parekidetasuna eta Gizarte Ongizatea; eta Kultura Euskara eta Gazteria.

Udalaren egoera horretatik abiatuta, plangintzaldi amaierarako lortu nahi diren helburu estrategikoak eta aurrerantzean udalak bere egingo dituen neurri orokorrak zehaztu dituzte Hizketa aplikazioaren bidez. Horrekin bat, erabilera planaren barruan sartzen diren udal langileak zein diren zehaztu dute. Erabilera plana Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzara bidali zuten, osoko bilkurara eraman aurretik behar duen aldeko txostena jaso zezan. Erabilera plana osoko bilkurak onartu ostean, bilkura horretan bertan, plan honen jarraipenaren ardura izango duen Jarraipen batzordea eratu eta Batzordeko kideak izendatuko zituen Udalak.

 

Fotos

Vídeos