Udalbatzarra egingo da gaur arratsaldean gai desberdinekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Apirileko udalbatzarra gaur 19:30ean udaletxeko batzar aretoan ospatuko da. Aztertuko diren gaien artean, besteak beste, irakurri eta onartzea, egoki bada, 2019ko martxoaren 26ko ohiko bilkurako aktaren zirriborroa; onartzea, egoki bada, Orioko Udal Musika Eskolan egindako ikasketen tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala aldatzea, 2019-2020 ikasturteari dagokionez; onartzea, era berean, baldintza-orri administratibo partikularrak, honako bi finka urbanoak besteren-tzeko: Orioko 3. Hirigintza-jarduerako eremuko (AIU3) -Hondar-tza- UE3.2 exekuzio-unitateko birpartzelazio-proiektuaren emaitzaren finken zerrendako 2B2 eta 2B3 erreferentziadun finka urbanoak. Jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Orioko Udalaren arteko hitzarmena, mendekotasuneko laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotzen duten zaintzaren kalitatearen jarraipena egiteko aldiro-aldiro. Bukatzeko, plantilla organikoaren eta lanpostu-zerrendaren aldaketa eta Orioko jaiegunaren proposamena 2020rako.