Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Azken lau urtetan udalbatza osatu duten kideak pleno batean. J. ARANBERRI
Udalbatza berriaren osaketa ekitaldia izango da bihar

Udalbatza berriaren osaketa ekitaldia izango da bihar

EH Bilduko Agurtzane Solabarrietak hartuko du alkatetzan Xabier Arregik utzitako lekua

JOSU ARANBERRI

USURBIL.

Viernes, 14 de junio 2019, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar goizetik aurrera alkate eta udal korporazio berria izango ditu Usurbilek, gainontzeko herrietan bezala, bihar izango da horretara bideratutako udalbatza berezia 12:00etan hasita eta EH Bilduko Agurtzane Solaberrietak Xabier Arregik utzitako lekua hartuko du alkatetzan.

Pasa den maiatzaren 26an izan ziren udal hauteskundeak kontuan hartuta, eta udalak 13 zinegotzi dituenez honela osatuko da udalbatza berria: Bilduk 8 udal ordezkari izango ditu, EAJ-PNVk 4 eta PSE-EEk 1. Bilduk gehiengo osoa lortu zuenez Agurtzane Solaberrieta zerrendaburua izendatuko dute bihar alkate.

Datorren legegintzaldian jarraituko duten orain arteko zinegotziak hauexek izango dira: Jose Mari Iribar (EH Bildu) eta EAJ-PNVko orain arteko 4 zinegotziak, Josune Urkola, Mirari Azurmendi, Andoni Atxega eta Carlos Perez. Udalbatza osatuko duten gainontzeko kideak, berriz, hauexek: EH Bilduko Agurtzane Solaberrieta (alkate berria), Beñat Larrañaga, Lur Etxeberria, Joxe Mari Iribar Zapirain, Aroa Etxeburua, Luken Arkarazo, Oxkar Santamaria eta Itziar Basterrika eta PSE-EEko Patxi Perez.

Lehenik, hautetsi zaharrenak eta gazteenak adin mahaia osatuko dute. Hauek zinegotzi guztien kredentzialak alderatuko dituzte eta udalbatza eratutzat joko da, betiere zinegotzien gehiengo absolotua bertan badago, hau da, zazpi zinegotzi behintzat bertaratzen badira, eta zinpeko aitorpena egin ostean.

Segidan, alkate berria hautatzeko saioari hasiera emango zaio. Alkate izateko bere burua aurkezten duten zinegotziak ezagutu ondoren, bozketa burutuko da. Zinegotzi bakoitzak aurkeztutako hautagaien artean hautatu beharko du. Ustegabekorik ez bada, Agurtzane Solaberrieta, EHBilduko alkategaia, Alkatea izendatuko da eta egungo alkatea den Xabier Arregiren eskutik jasoko du ikurra, zumia eta Usurbilgo alkate izendatuko dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios