Udalak patrikako egutegia banatu du

Karteran erabiltzeko modukoa da eta herriko telefono-agenda bat ere badakar

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Udalak patrikako egutegia argitaratu du aurten ere eta pasa den egunetan banatu da herriko postontzi guztietara. Egutegia tamaina txikikoa da, karteran erabiltzeko modukoa, eta herriko telefono-agenda bat ere badakar, herritarrentzat baliagarria izan daitekeena. Udalak 2.500 ale argitaratu ditu eta etxe guztietara iritsiko da ale bat. Norbaitek beste aleren bat nahi badu, udaletxean edo kultur etxean eskatu besterik ez dauka

Egutegiarekin batera, baita ere, Uema (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) argitaratu da. Zortzi orrialdeko berripapera da, UEMAk argitaratu duen 48.a, eta mankomunitatea osatzen duten herri guztietan banatu da. Guztira, 100.000 aletik gora zabaldu dira Euskal Herriko txokorik euskaldunenetan. 2018ko abenduko zenbakian udalerri euskaldunen prebentziotik garapenerako urratsen inguruko hausnarketa eta jardunaldia da gai nagusia. Horrekin batera, udalerri euskaldunetako osasun zerbitzu publikoetako langileen hizkuntza gaitasunaren inguruko azterketa, gazteentzako hezkuntza proiektua edota Euskaraldia ere hizpide da aldizkariaren 8 orrialdeetan barrena, azken hilabeteotako beste hainbat konturi buruzko albisteekin batera.

 

Fotos

Vídeos