Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Moila eta bere ingurua. Biziberritzeko proiektu ezberdinak proposatzen ditu Udalak. AMAXKAR
Udalak kaia eta bere inguruak biziberritzeko hausnarketa egin du

Udalak kaia eta bere inguruak biziberritzeko hausnarketa egin du

Herriaren garapena azken urteetan moilatik urrun egin da eta txoko berezi hau baztertuta geratu da

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Sábado, 23 de marzo 2019, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariako Udalak hausnarketa bat egin du kaia eta bere inguruko eremuaren inguruan ikusiaz azken urtetan zehar Getariaren garapena moilatik gero eta urrunago kokatzen dela. Nabarmena da, errepidetik gora kokatzen direla gehienbat getariarren etxebizitzak, promozio berriak ere mendia okupatuz egiten dira eta bestetik herritarrentzako zerbitzu gehienak ere inguru horretan kokatzen dira: eskola, kiroldegia, anbulatorioa, haur-tzaindegia, eguneko zentroa eta beste hainbat.

Hau dena kontutan izanik, hausnarketa hau egin dute: «Moilarekin betidanik izan dugun lotura natural hori ahultzen doa pixkanaka. Lotura hau mantendu nahi badugu ezinbestekoa dugu moilan kokatuak eta egun erabilerarik gabe dauden hainbat eraikinen inguruan zer etorkizun eman pentsatzea».

Eraikinak

Kaiaren inguruan aurkitzen diren eraikin batzuk aztertu dituzte eta ondorio hauek atera. Adibidez, Nautiko eraikinari buruz hauxe diote: «etxe honen jabetza Udalarena da eta dagoenekoz kontzesioa amaitu denez aukera paregabea dugu herritik eta herrirako sortutako proiektuak bideratzeko. Gure kultura, ohiturak, hizkuntza, arrantza, itsasoarekiko ezagutza ardatz hartuta iniziatiba berriak kokaleku aproposa izan dezakete hemen».

Kaiaren inguruan kokatzen diren beste bi eraikin kofradia zaharra eta tintalekua dira. «Eraikin hauen jabetza ez da Udalarena baina kudeatzen dituzten instituzio eta eragileek elkarrekin eseri beharra daukagu eraikinen etorkizunaz hitz egiteko. Egun egoera penagarrian aurkitzen dira eta baita nolabaiteko blokeo egoera batean ere,urteak pasatzen dira eta gero eta okerrago daude, aldiz denok pentsatzen dugu zerbait egin behar dela egoera hobetzeko. Guk Udaletik herritarrek ere gai hauen inguruan zer esana eta zer erabakia dutela defendatzen dugu. Proiektu ezberdinak gauzatu litezke eraikin hauetan eta guztiak aztertzeko prest gaude, beti ere herritarren iritzia oinarri hartuta».

Bistaonatik Katrapunara

Moila eremuari lotuta baita beste proiektu batzuk landu dira eta hauen artean Bistaona eta Katrapuna arteko pasealekua aurkitzen da. «Legegintzaldi honetan aztertu da pasealeku hau egiteko aukera, aurreproiektua egina dago beraz. Pasealeku honek Bistaonako parkea eta Katrapunako pasealekua lotuko lituzke. Gainera igogailua jartzeko aukera egongo litzateke moilatik Katrapuna plazara igotzeko» gogoratu dute. Euren esanetan, «herriari zerbait berria aportatuko lioke, gune hauetan jendearen presentzia handituko litzateke bizitza emanaz batetik eta gainera herri osoko irisgarritasuna bermatzeko urrats handia emango litzateke».

Baina Udala garbi dauka hemen ere ezinbestekoa dela Katrapuna plaza eta tintalekuan eragiten duten agente ezberdinen arteko akordioa lortzea.

«Bestetik duen kostua kontuan izanda diru-laguntza programaren baten babesean egin beharreko egitasmoa dela deritzogu. Gu bide horretan pausuak egiteko prest gaude», aurreratu dute amaitzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios