UdaLab Ideo 2019an izena emateko epea zabalik udako campus teknologikoan

Udako Campusa. 5 eta 16 urteko gaztetxoentzat. /  AMAXKAR
Udako Campusa. 5 eta 16 urteko gaztetxoentzat. / AMAXKAR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Kode_Eskola proiektuaren baitan bosgarren Udako Campus Teknologikoa antolatu da, Orona Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure haur eta nerabeen artean ezagutza eta ekintzailetza teknologikoa sustatzeko eta gure gizartean duen garrantziari buruz kontzientziatzeko.

Aurtengo Udako Campusean 5 eta 16 urteko bitarte dituzten ume eta nerabeek bideo-jokoak, aplikazioak, webguneak edo robotak programatzen ikasten hasteko, edo ikasten jarraitzeko, aukera izango dute. Gainera, uda izanik, programazio-tailerrak beste motatako jarduerekin osatuko dira, bazkaldu ondoren: ordenadorerik gabeko programazioa, kirolak, zibersegurtasuna lantzeko filmak, debateak eta jolasak...

Informazio zabalagoa eskuratzeko jo www.kode-eskola.eus webgunera. Hiru epe daude, uztailak 1 eta 5 bitartean, uztailak 8 eta 12 bitartean eta uztailak 15 eta 19 bitartean. Orona Ideon egingo da eta ordutegia 09.30etatik 13.30etara (zaintza 08.30-09.30, bazkaria 13.30-14.30, Kirola/Jolasak 14.30-16.00).

Ikasle bakoitzak bere esku-ordenadorea eraman behar du Udako Campusera. UdaLab Ideo campusaren helburua da ekintzailetza teknologikoaren balioak haur eta gazteengana hurbiltzea, teknologia berrien erabilera sortzailea sustatuz. Joan eta etortzeko autobusa Zarauztik aterako da. Informazio gehiago behar dutenek 658 731 491 telefonora deitu dezakete (Idoia: 09.00-11.00).