Udala eta herritarren arteko bilerak izango dira gaur

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Udalak, urtero egin ohi duen bezela, gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera bilera batzuk burutuko ditu herritarrokin batera Lauburuko bigarrengo solairuko bilera gelan: 18:00etan Zubialde eta Etxabe auzokoekin, 19:00etan Saiatz eta Mendi Txiki auzokoekin eta herrigunekoekin 20:00etan.

Famili eskolaren saioa

Famili eskolaren bigarren saioa izango da bihar arratsaldeko 17:30ean eskolako SAT gelan. Aitziber Estonba psikologa/sexologak zuzentzen ditu familia eskolako saio hauek. Familiaren barnean, guraso, seme-alaba, anai-arreben artean... ematen diren harremanak lantzeko gune bat da. Saio irekia da parte hartu nahi duen guztiarentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos