Udal Liburutegiak asteartean irekiko ditu berriz ateak

Liburutegia egokitzeko lan nagusiak bukatu ondoren, asteartean berriro zabalduko ditu ateak. / DV
Liburutegia egokitzeko lan nagusiak bukatu ondoren, asteartean berriro zabalduko ditu ateak. / DV

Bi hilabete itxita egon ondoren egokitzapen lanak egiteko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Datorren asteartean, apirilak 23, zabalduko da Liburutegia, egokitze-lanak bukatu eta gero. Udal Liburutegia egokitzeko lan nagusiak otsailean eta martxoan egin dira eta, ondorioz, ia bi hilabete egon da jendearentzat itxita.

Liburutegiko apal guztiak aldatu eta metalezko berriak jarri ditu Udalak, kolore zurikoak. Haur eta helduentzako mahai, aulki eta bestelako altzariak ere berritu ditu eta, horrez gain, haur txikienentzako txoko berri bat eratu du, kristalezko itxitura baten barruan, haurrak eroso egon ahal izateko, liburutegiaren beste erabiltzaileei trabarik sortu gabe.

Kristalezko ate automatikoa ere jarri da Liburutegiaren sarreran eta, oro har, aretoak askoz itxura argi-tsuagoa du orain. Egokitze-lanak egin eta gero itxura guztiz berritua du udal liburutegiak.

Udalak guztira 50.000 euro inbertitu ditu aipatutako egokitzapenak egiten.