Udal hautagaien mahai-ingurua, gaur arratsaldean kultur etxean

Kutur Etxean egingo da mahai ingurua. /  ETXEBERRIA
Kutur Etxean egingo da mahai ingurua. / ETXEBERRIA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Orioko Kultur Etxean mahai-inguru interesgarri bat izango da Orioko alkategaien artean. Hilak 26ko udal hauteskundeak gainean ditugu eta alderdi politikoek beraien zerrendak osatu ostean, azken egunotan programa politikoak aurkeztu dituzte.

Gaurko Kultur Etxeko saioan alderdi desberdinetako zerrenda buruek beraien proiektu eta ideiak azalduko dituzte. Solasean elkartuko diren Orioko hautagaiak ondorengoak izango dira: EAJ-PNVtik Lourdes Salsamendi; EH Bildutik Anuska Esnal; Orain-etik Jose Angel Iparragirre eta PSE-EEtik Ana Priede. Moderatzaile lanetan Xabier Etxeberria izango da.

Herritar guztiei mahai-inguru honetara gerturatzeko gonbitea luzatzen zaie.