Costa Urola
Udal Elkarteak 'Kosta Berdea' marka turistiko berria aurkeztu du
Secciones
Servicios
Destacamos
Costa Urola
Udal Elkarteak 'Kosta Berdea' marka turistiko berria aurkeztu duUrola Kosta Udal Elkarteak marka turistiko berria aurkeztu berri du: 'Kosta Berdea'. Agerraldia Aiako Iturraran Parketxean egin zuten, eta han izan ziren Mankomunitateko presidente Ion Arozena, Gipuzkoako Turismo diputatu Azahara Domínguez, eta Mankomunitatea osatzen duten bost udalerrietako alkateak: Jon Ander Azpiroz (Aia), Anuska Esnal (Orio), Xabier Txurruka (Zarautz), Haritz Alberdi (Getaria) eta Iaki Ostolaza (Zumaia),
'Kosta Berdea' marka udalerrien artean egindako ikuspegi partekatu baten emaitza da, eta eskualdearen identitatearen, kulturaren eta baliabide naturalen inguruko turismo-eskaintza bateratu bat sustatzeko helburua du. Itsasertza ez ezik, eskualdearen barnealdea ere nabarmendu nahi du, jasangarritasunaren eta fluxu turistikoen banaketa orekatuaren aldeko apustua eginez
Irudiak ere itsasoaren eta mendiaren arteko elkartasuna islatzen du, eta olatuek, Mankomunitatea osatzen duten bost udalerrien arteko lotura erakusten dute, elkarlana eta harremana oinarri.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.