Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Errezilgo Txokolatek irabazi ditu XVI. Aizarnazabalgo uztarri motzeko idi probak. IBON ERRAZU

Costa Urola

'Txokolatek' irabazi ditu Aizarnazabalgo uztarri motzeko idi probak

Sara Utrera

Aizarnazabal.

Miércoles, 4 de junio 2025, 20:28

Uztarri Motzeko Idi Probak jokatu dituzte pasa den ostiraletik astelehenera bitartean, Aizarnazabalgo Idi Proba Elkarteak (AIPE) antolatuta. Guztira 11 parte-hartzaile izan ziren XVI. edizioan, hiru egunetan egindako lau saioetan, eta 1.100 kiloko Mendi Txiki harriarekin egin behar izan zituzten lanak.

Lehen postua Errezilgo Txokolaterentzat izan zen, 45 plazarekin (33 kiloko gainkargarekin), Ander eta Jagoba Tubilla itzain lanetan ziren, eta Patxi Arzadun erlojuarekin. Bigarren sailkatu Lezoko Olatzar Eraikun-tzak izan zen 43 plaza eginda, Iñaki Urrutia eta Inazio Telleria itzain lanetan aritu ziren, eta Jon Erkiaga erlojuarekin.

Hirugarren postua Laukizko Erkorekarentzat izan zen, 41 plaza, 2 zinta eta 2,04 metro eginda, Ander Tubilla eta Iñaki Urrutia itzain lanetan eta Juan Jose Elgezabal erlojuarekin. Lehiaketako azken saioan lehiatu ziren hiru sailkatuak, astelehen gauean. Gainerako postuak hauek izan ziren: 4. Elorrieta (Laukiz), 5. Lopategi (Birle), 6. Rafa Alegia (Bermeo), 7. Asier Alegria (Bermeo), 8. Bixkiak (Errezil), 9. Igeldo (Ezkio), 10. Echaide Eraikuntzak (Ezkio), eta 11. Mendigoiti (Eibar).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Txokolatek' irabazi ditu Aizarnazabalgo uztarri motzeko idi probak

'Txokolatek' irabazi ditu Aizarnazabalgo uztarri motzeko idi probak