Triatloirako zaletasuna badagoela erakutsi zuten Aia-Orio triatloi herrikoiko partaideek

Giro ederrean. Eta partaidetza zabalarekin ospatu zen VI. Orio-Aia Triatloi Txikia.
/JON NANCLARES
Giro ederrean. Eta partaidetza zabalarekin ospatu zen VI. Orio-Aia Triatloi Txikia. / JON NANCLARES

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIA.

Benetan arrakastatsua izan zen Nik Tri taldeak ostiral arratsaldean Txurrukako aterpetxean antolatu zuen VI. Aia-Orio triatloi txikia eta herrikoian, izan ere, 7 urtetik gorako 109 lagunek hartu zuten parte. Horietatik gehiengoa gipuzkoarra bazen ere (Azpeitia, Donostia, Zarautz, Orio, Lazkao....), Gasteiz, Iruña, Laudio, Bermeo eta Ondarrotik ere, besteak beste, etorri zen jendea.

Proba adinaren arabera 4 zati edo kategoriatan banatu zuten. Festa giroa eman zitzaion, bai antolatzaileen aldetik, baita parte-hartzaile eta ikusleen aldetik ere. Bertaratu zirenek Eusko Label parrilla dastatzeko aukera izan zuten, eta parte-hartzaileak, lehenengotik hasita azkenengoraino, sari eta tratu berdina izan zuen. Nabarmentzekoa azkenengo triatletari nola itxaroten zioten denek, txalotuz eta ezinean bazegoen, helmugara iristen lagunduz. Giro ederra eta jende ugari Txurruka aterpetxearen inguruan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos