V. Triatloia Malkorben hasiko da arratsaldeko 16:00etan neskekin

Iban Aranguren. /  AMAXKAR
Iban Aranguren. / AMAXKAR

Igerian 0,75 Km, bizikletan 20 Km eta korrika 5 Km burutu beharko dituzte

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Getariako V. Triatloia Malkorbe hondartzan hasiko da arratsaldeko 16:00etan eta atzetik mutilak aterako dira (16:15). Badian zehar 750 metro igeri egin ondoren, bizikletako atalean 20 kilometro egingo dituzte (Garateko mendatea barne) eta bukatzeko herri barrenean 5 Km korrika beteko dituzte Kale Nagusiko aldapan amaituz.

Aparkatzeko arazoak ekiditeko, partaideek autoa partekatzea eskatzen dute antolakuntzatik. Autoa aparkatzeko, triatletek 3 eremu izango dituzue. Malkorbe hondartzako aldapa, Artzapeko sigi-saga eta kiroldegiko eremua. Portuan proba amaitzean arraun taldearen dutxak erabiltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Zaleei berriz, triatloi proba ikustera joateko asmoa dutenei, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen zaie. Autobus zerbitzuak ohiko ibilbidea eta ordutegia mantenduko du.