Traste zaharrak biltzeko zerbitzuak aurrera darrai eta astearte iluntzetan atera behar dira

Kosturik gabekoko zerbitzua da Udal Elkartearena. Traste zaharrak astearte iluntzetan atera behar dira./
Kosturik gabekoko zerbitzua da Udal Elkartearena. Traste zaharrak astearte iluntzetan atera behar dira.

Zerbitzu honen bidez, etxeko altzariak, tresna elektrikoak eta traste zaharrak biltzen ditu Urola Kostako Udal Elkarteak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Azken urtean hondakinen bilketan egin diren aldaketen artean, traste zaharrak biltzeko zerbitzua ere hobetu egin du Urola Kostako Udal Elkarteak. Honenbestez orain zerbitzu hau astero egiten du Udal Elkarteak (lehen bi astetik behin izaten zen).

Zerbitzu honen bidez, etxeko altzariak, tresna elektrikoak (handiak nahiz txikiak), informatika eta telekomunikazio ekipoak, kontsumorako aparailu elektronikoak eta traste zaharrak biltzen ditu Udal Elkarteak, kosturik gabe. Herritarrek egin behar duten gauza bakarra da beren hondakin handi horiek hondakin-guneetara eraman asteartetan, 20:00etatik 22:00etara.

Abisatu beharrik ez

Ez dago aldez aurretik abisatu beharrik trasteak uzteko (hori ere aldatu egin da; lehen abisatu beharra izaten zen). Trasteak herriguneko edozein hondakin-gunetan utzi daitezke, baina baserri inguruetakoetan, ez. Asteroko bilketa honez gain, herritarrek aukera daukate noiznahi Garbigunera joateko, trasteak han uztera.

Hondakin bilketan gauzak ongi egiten jarraitzea da helburua. Azken urtean Orio eta eskualdeko datuak asko hobetu direla jakina da, aurreko urteetako datuekin alderatuz kaleko edukiontzietan ondo sailkatuta jaso diren hondakinen ehunekoa 30 puntu igo da. Hala, 2017an %38,26 jaso ziren hondakinak ondo sailkatuta eta iazkoan, berriz, %68,14koa izan zen birziklatze tasa. Urola Kosta osatzen duten bost herrietako kaleko edukiontzien datu orokorra da hori.

 

Fotos

Vídeos