Telefono adimenduen erabileran optimizazioa egiteko ikastaroa antolatu da

Smartphoneak. Ikastaro honetan denetik ikasi ahal izango da, baita argazkiak ateratzen ere. / AMAXKAR
Smartphoneak. Ikastaro honetan denetik ikasi ahal izango da, baita argazkiak ateratzen ere. / AMAXKAR

55 urtetik gorako pertsonak, jubilatuak eta pentsionistak dira ikastaro hau jasotzeko lehentasuna dutenak

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Etengabeko ikaskun-tzaren barne, ikastaro berri bat antolatu da, 'Optimizazioa telefono adimenduen erabileran (smartphoneak)' izenburupean. Ikastaroa 55 urtetik gorako pertsonei, jubilatuei eta pentsionistei zuzendua dago eta talde hauek lehentasuna izango dute, hala ere interesa duen edozein herritarrek parte hartu dezake. 20 orduko ikastaroa izango da eta doan. Ekainak 3an hasi eta 26a bitartean luzatuko da, astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara.

Lekua mugatua da eta izena emateko azken eguna maiatzak 24a izango da, udal bulegoetan. Ikastaroa Itxas Etxean (Jubilatuen Elkartean) egingo da. Informazio zabalagoa eskuratzeko udaletxera jo behar da edo bestela telefono zenbaki honetara deitu, 943896024. Udal web orrian ere begiratu daiteke informazioa -www.getaria.eus-.

Formakuntza honen helburuak honakoak dira: smartphone tailerraren bitartez, beren telefono adimendunei ahalik eta probetxu gehien ateratzea lortuko dute ikasleek; horrez gain, egunerokoaren antolaketan erabiltzen ikasiko dute.

Ikastaroaren programak hamahiru atal izango ditu: mugikorraren historia; konpainia desberdinei buruzko informazioa; telefono adimendun edo smartphone motak; agenda -nola sartzen diren telefono-zenbakiak, nola aldatzen diren eta nola ezabatzen diren-; deien erregistroa, nola ikusi dei galduak, jasotako deiak eta egindako deiak; mezuen menua; web-nabigatzailearen erabilera; aplikazioak bilatzea eta instalakuntza; mugikorraren bidez gestioak egitea; shatsapa erabiltzea; mugikorreko argazki-kamera eta mugikorreko google maps erabiltzea.