Costa Urola
Suaren eta uraren inguruko hitzaldiak eta Argazki Rallya antolatu dituzte Errezilen urrirakoErrezil Bizirik plataformak ingurumenari lotutako bi hitzaldi antolatu ditu, urriaren 15ean bata eta 30ean, bestea. Argazki Rallya 18an izango da
Eli Aizpuru
errezil.
Larunbata, 11 urria 2025, 20:44
Errezil Bizirik plataformak antolatuta, ingurumenari lotutako jarduerak egingo dituzte urrian zehar Errezilen. Bi hitzaldi eta argazki rally bat izango dira, sua eta ura ardatz hartuta.
Lehen hitzordua urriaren 15ean izango da, asteazkena. Aitziber Sarobe Egiguren biologoak eskainiko du 'Suteak mendian: arrazoiak, arriskuak eta ondorioak' izeneko hitzaldia Borondegin, 19:30ean hasita. Mendiko suteen arrazoiei eta ondorioei buruz arituko da Sarobe.
Bigarren hitzaldia urriaren 30ean izango da, Inma Mugertza hidrogeologoa izango da hizlaria. 'Ingurune karstikoak. Altxor ezkutuak' izenburupean, ingurune karstikoen berezitasunak azalduko ditu, Borondegin bertan, 19:30ean hasita.
Hitzaldien artean, urriaren 18an egingo dute argazki rallya. Parte hartzaileek izen-ematea eta lekuko argazkia aurkeztu beharko dituzte 15:00etatik 16:00etara Borondegin, eta amaierako kontrol argazkia, berriz, 19:00etatik 20:30era. Rally orokorraz gain, argazki rally herrikoia ere izango da.
Jarduerak Errezil Bizirik plataformak antolatu ditu, ingurumenaren gaineko kontzientzia sustatzeko eta naturarekin harremana indartzeko helburuarekin.
Zergak
Bestalde, zaborraren, uraren eta ibilgailuen gaineko zergek % 2ko igoera izango dute datorren urtera begira. Gainontzeko ordenantza fiskalak, berriz, bere horretan utziko dituzte.