San Silbestre eguneko lasterketa gaur izango da

Umeak gustura egon ziren frontoian antzezlana ikusten. /  DV
Umeak gustura egon ziren frontoian antzezlana ikusten. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Urtea ondo amaitzeko kirola egitea bezelakorik ez omen dago eta azken urteetako ohiturari jarraituz, asteartean, eguerdiko 12:00etan San Silbestre lasterketa herrikoia izango dugu; Udaletxe aurretik aterako dira partehartzaileak eta ibilbidea urterokoa izango da, herriko kaskoari lau bira (umeek itzuli bat). Antolatzaileek mozorrotuta ateratzeko animatzen zaituzte denok!

Antzezlaren arrakasta

Zirtaka antzerki taldearen 'Ongi etorri lagun' antzezlan musikatuak arrakasta itzela izan zuen herriko frontoira hurbildu ziren ume eta helduengan; umorea, elkartasuna eta komunikazioa uztartzen jakin zuen taldearen lana izan zen ikusgai, frontoia herritarrez bete zelarik.

Pajeen bisita arkupetan

Urte berriari hasiera eman ondoren, urtarrilaren 2an Hiru Errege magoen hiru pajeen bisita izango da Udaletxeko arkupetan arratsaldeko 18:00etan umeen eskutitzak jasotzeko asmoz.

Jaiotza berria

Paul Gabarain Odriozola mutikoa jaio zen Gabon gauean; zorionik beroenak bere guraso Josune eta Iñakiri eta arreba Maleni ere.