'Lau Sasuak' emanaldia, gaur arratsaldean Sutegin

J.A. USURBIL.

Gaur hasiko da Jexux Artze Kultur Taldeak antolatutako 'Udaberriko ekitaldiak' ekimena. Lau Sasuak kontzertua izango da Sutegiko auditorioan arratsaldeko 19:30ean hasita. Sarrerak Lizardin daude salgai aldez aurretik 8 eurotan eta egunean bertan 10 euro ordaindu beharko dira sarreran.

Baionako Arranoa laukoteak eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat musikarik osatzen dute Lau Sasuak. Arranoa taldeko Marina Beheretxe biolin jotzaileak sortu zuen proiektua, eta Antonio Vivaldiren Lau urtaroak euskal maneran egitea zen asmoa. Vivaldik sortu zuen musika honetan naturari buruz aritu zen eta bizitzaren edertasuna agertu.

Louis Ligetx koblakari eta idazle zuberotarrak idatzitako Lau sasuak bertso sorta ere errekuperatu dute. Horregatik deitu diote Lau sasuak eta ez Lau urtaroak. Ahotsa, ttun-ttuna, txirula, txistua, txalaparta eta panderoa sartu dituzte hari laukotearekin batera.

Musikariak hauek izango dira: Arranoa hari laukotea, Mixel Etxekopar bertsoak kantatzen, txirularekin, txistuarekin eta ttun-ttunarekin, Paxkal Indo eta Paskalin Xabaño txalapartarekin eta Parrik Larralde panderoarekin.

'Soinujolarean semea', bihar

Bihar, berriz, 'Soinujoleaeren semea' pelikula ikusteko aukera izango da Sutegiko auditorioan. Fernando Bernuesek zuzendu duen pelikula honen gidoia Patxo Telleriak idatzi du Bernardo Atxaga idazlearen nobela ezaguna egokituta. Sarrera 5 eurotan.