
Ver 25 fotos
Costa Urola
Santa Isabel egun ederra ospatu dute UsurbilenMiércoles, 2 de julio 2025
Santaixabelek aurrera darraite Usurbilen giro paregabean, atzokoan eguraldiak fresko eta hezera egin zuen arren. Txistularien esnadeiak abiatu zuen eguna eta eguerdi partean sokadantzak, Triku taldeak giroturiko kalejirak eta lore eta salda banaketak hartu zuten protagonismoa. Gaurkoan umeei zuzenduriko makina bat ekintza izango dira eta prezio bereziak izango dira gainera feriagunean: puzgarriak gaztetxoentzako erronka, ginkana, umeen bazkaria, txokolate jatea eta dantzaokea... Eta eguna bukatzeko, erromeria frontoian Bide Batez taldearekin.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.