Aia
San Donato eta San Lorentzo jaiak ospatuko dituzte asteazkenetik aurrera AianGaur, VII. Gazte Eguna izango da eta primeran pasatzeko egitaraua zabala antolatu dute
San Donato eta San Loren-tzo jaiak hasteko dena prest dute Aian. Asteazkenean hasikod ria ofizialki festak, baina gaur eta bihar izango da zer ikusi, entzun eta jan bertan.
Hasteko gaur Gazteen eguna antolatu dute. Goizeko 11:15. Txosnen irekiera. 11:30. Ume handientzako jokoak. 14:30. Paella lehiaketa eta bazkaria. 18:30. Elektro Txufla txaranga. 22:30. Kontzertuak: Nafarroa 1512, Skarregekasko, Latxama. Ondoren, DJ Bon. Bihar berriz, Aiako Bolo txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat antoaltu da herriko bolatokian.
Asteazkenan, abuztuak 6, arratsaldeko 18:30ean txupinazoa sopresarekin, jaiei hasiera emateko. Jarraian, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. Gaueko 21:30ean, herri afaria antolatu dute Izer eta Alaiber trikitilariek alaituta.
Ostegunean – San Donato eguna 06:00. Diana Joselontxos txarangaren eskutik. Herriko plazan zehar. Ondoren, gaupaseroen gosaria. 11:00. Meza nagusia. 11:30. Landare estanpazio tailerra, Itziar Unzurrunzagaren eskutik. 12:00. Herriko eskuzko pilota txapelketaren finalak. 15:30. Mus txapelketa. 17:00. Dantza suelto txapelketa. 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. Jarraian, Bide Batez erromeria. 22:30. Bertso jaialdia. Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia, Iban Urdanagrin, Andoni Egaña eta Alaia Martinekin. Gai jartzailea: Amaia Agirre Ondoren, Bide Batez erromeria.
Ostiralean, umeen eguna antolatu dute jai batzordekoek. Goizeko 09:30ean diana joko dute herriko kaleetan zehar. Gero, 11:30ean, haur eta gazteentzako jolasak antolatu dituzte herriko plazan. Arratsaldeko 14:00etan berriz, familien bazkaria izango da Euskal Parrilaren eskutik. 16:30. Puzgarri eta tailer ezberdinak. Panpotx Kultur Elkartearen eskutik. 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. 22:00. Kontzertuak. Sukena. Gozategi. Jarraian, Dj Indate.
Gaur zortzi, goizeko 11:00. Sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka. 16:00-19:30. Bikeshow trial erakustaldia, Irene Caminosen eskutik. 19:30. Kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. 20:00-22:00. Pintxopotea Euskal parrilaren eskutik eta Andoni Ollokiegik girotuz. Plazan. 22:15. Kontzertuak. Enbata Lorade. Su ta Gar. Jarraian, Dj Jotatxo.
Jaietako azken egunean, hilaren 10ean, igandea – San Lorentzo eguna 07:00. Diana. Herriko kaleetan zehar. 07:30. Gaupaseroen argazkia. 11:00. Meza nagusia. 12:00. Pelota partiduak. Lehen partida, emakumezkoen gomazko paleta: Nahia Eizmendi - Garazi Eizmendi eta Amaia Irazustabarrena - Ana Kerejeta. Bigarren partida, gizonezkoak eskuz: Lorentz Orbegozo - Unai Albeniz eta Julen Alberdi - Julen Aizpuru. Ondoren, Herriko edadetuei eskainitako bazkaria. Alkar Elkartean. 17:30. Herri kirol jaialdia. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa. «4.ARROA» harrijasotzaile finala. Ondoren, kalejira buruhaundi eta trikitilariekin. Herriko kaleetan zehar. 22:45. Su festak. Jarraian, Haurren dantza erakustaldia. 23:30. Puro Relajoren kontzertua. 01:00. Trakaren erreketa. Goizeko ordu txikitan, Aiako aulki jolas txapelketa ofiziala.
Pala txapelketa
Aurtengo pala txapelketako finalak jokatu ziren ostegun arratsaldean eta bertan 10 urte bitartekoak: Ane eta Jakes nagusitu ziren. 11 eta 15 urte bitartekoak: Adur eta Urtzi. Mutil nagusiak banaka: Iban. Mutil nagusiak binaka (2. maila): Aritz eta Igor. Neska nagusiak binaka: Laida eta Sara. Mutil nagusiak binaka: Iban eta Zigor.
Autobusak
Jaiak direla eta atobus zerbitzu berezia antolatu dira gaur eta hilaren 9an. Gaur larunbata eta abuztuak 9an, Aiatik Oriora bueltatzeko, Zarauztik 00:25, 02:25 eta 04:25ean aterako dira autobusak Aiarantz. Zerbitzu hauek Aiatik 0:45, 02:45 eta 04:45ean igaroko dira, eta 01:10, 03:10 eta 05:10ean iritsiko dira Oriora.
Aiatik Zarautzera bueltatzeko, autobusak1:40an, 03:40an eta 05:40an irtengo dira Oriotik.