Samiel Txikitako lehenengo martxa neurtua, bihar

Erromeri alaia egin zen plazan. /  DV
Erromeri alaia egin zen plazan. / DV

Guraso Elkartea arduratu da antolakuntzaz

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Maiatzak 8ko ekitaldiekin jarraituz, bihar goizez, Aizarnazabalgo Samiel txikitako I. martxa neurtua izango da, bi ibilbide ezberdin izango direlarik. Ibilbide luzea goizeko 9:00etan aterako da, guztira 10,6 km burutu beharko direlarik: udaletxe aurretik atera-Amillubi-Ibañarrieta-Erretola-Oikia-Etxabe-Mirubi-Iturri Zaharra-udaletxe aurrea; ibilbide motza aldiz, goizeko 9:30ean aterako da eta guztira 6,05 km egingo dira: udaletxe aurrea-Amillubi-Ibañarrieta-Erretola-Etzubi-Iturribide-udaletxe aurrea.

Hamiketakoa

Kontrol gunean zigilua jarri eta hamaiketako txiki bat eskainiko da. Parte hartzen duten eskolako umeentzat opari txiki bat egongo da eta guztientzat bukaeran hamaiketakoa egongo da.

Martxan parte hartzen duten umeek guraso edota heldu baten ardurapean joan beharko dira, Guraso Elkartea ez bait da arduradun egingo.

Arratsaldeko 17:30ean, Herriko plazan, zunbatroia egongo da gazte nahiz helduetzako.