
Costa Urola
Samiel Txiki jaiak ospatuko dira gaurtik larunbatera bitartean AizarnazabalenSecciones
Servicios
Destacamos
Costa Urola
Samiel Txiki jaiak ospatuko dira gaurtik larunbatera bitartean AizarnazabalenSara Utrera
Aizarnazabal.
Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:25
Gaurtik igandera bitartean ospatuko diren Samiel Txiki jaien aitzakian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte denen gusturako. Gaur bertan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, krosa izango da herrian zehar eta ondoren txokolatada. Kirolarekin jarraituz, gaur arratsaldeko 18:00etan, Gipuzkoako herri txikien arteko gaztetxoen areto futbol txapelketa jokatuko da frontoian, eta bertan Aizarnazabalgo eta Errezilgo gazteak neurtuko dira. Behin partida amaituta, J.M. Mendizabalekin dantzaldia izango da udaletxe aurrean.
Bihar, ostirala, 18:00etan, erremonte partidak jokatuko dira Atari Soro frontoian: lehenik, Goikoetxea V.a-Eskudero eta Aiestaran VII.a-Apezetxea bikoteen artean; eta bigarren norgehiagokan, Gurrutxaga-Azpiroz eta Segurola-Juanene bikoteak izango dira aurrez aurre. Gaueko 21:00etan, bertso afaria izango da Mikel Elkartean, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaranen parte har-tzearekin.
Larunbatean Gazte eguna ospatuko da. Gazteek eguerdiko 12:00etan botako dute txupinazoa eta hortik aurrera, egun osorako ekintzak izango dira: Zoro jolasak, trikitilariak, eta 14:30ean bazkaria. Arratsaldean, zooplost eta bingo musikatua; 18:00etan elektrotxufla, 20:00etan Euzkolabel, 22:30ean Ostarte, eta gauerdian, Maikiño, Indate,Patx eta Natx.
Bestalde, larunbatean autobus zerbitzu berezia egongo da Zumaia eta Zestoatik Aizarnazabaldo jaietara joateko. Autobusak 22:00etan aterako dira Zumaiatik, Patxita Etxezarretako geralekutik. Itzulera, berriz, Aizarnazabaldik (Arantzazu Etxetaldea eta Aizanazabal Hirialdea Gunearen arteko bidegurutzea) irtengo da, 03:00etan.
Zestoatik, berriz, gaueko 22:30ean irtengo dira autobusak, GI-631 errepidean egingo dute geldialdia, eta Aizarnazabaletik 03:00etan itzuliko dira (Arantzazu Etxetaldea eta Aizanazabal Hirialdea Gunearen arteko bidegurutzean ere).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.