Samiel jaien balorazio bilera egingo da gaur

Festetako ekiltadi batzuek jende asko bildu zuten. /
Festetako ekiltadi batzuek jende asko bildu zuten.

DV AIZARNAZABAL.

Herriko jaiak pasa berri direnez eta gogoan eta fresko ditugunez, balorazio bilera egiteko momento egokia ikusi da eta gaur, udaletxeko bilera gelan ospatuko da arratsaldeko 19:30etan, bilera irekia izango delarik.

Iritziak emateko beste bidea, www.aizarnazabal.eus edo Jai Batzordeko kideren bati jakinaraztea da.

Komunen erabilera egokia

Jakina denez, eskolako komunak itxita egon dira eskolaz kanpoko orduetan beren erabilera desegokia delata. Arazo honi konponbidea eman nahian, eta komunak itxita mantentzeak dakartzan deserosotasunak ikusita, berriz ere herritarrentzat irekitzea erabaki da.

« Komunitateko estamentu ezberdinen arteko inplikazioa eta lankidetza ezinbestea da horrelako arazoak berriz ez gertatzeko eta komunak irekita mantentzeko», dio Guraso Elkarte, Ikastetxeko klaustro, ikastetxeko ikasleak, ikastetxeko garbitzaile, Harremanak taldea eta udalak atera duten oharrak.

«Ondorioz, eskolan gaia landuko ikasleekin eta gurasoen aldetik ere zuen seme-alaben ardura eskatzen zaizue eskolaz-kanpo daudenean. Ea denon arteko elkarlanarekin, komunen erabilera egokia izatea lortzen den», gaineratu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos