Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Samiel jaien balorazio bilera izango da gaur arratsaldean

DV

AIZARNAZABAL.

Martes, 10 de octubre 2017, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oraintsu pasa berri diren Samiel jaien balorazio bilera izango da gaur 19:30ean udaletxeko bilera gelan, bilerara joan nahi eta ezinezkoa egiten zaienentzako bere iritzia eman dezake www.aizarnazabal.eus udalaren web orriaren bitartez edo zuzenean Jai Batzordeko kideren bati jakinaraziz.

Yoga ikasturtea martxan

Aste honetan hasiko da aurtengo yoga ikasturtea, astelehen eta asteazkenetan arratsaldeko 18:30etik 20:00etara bitartean Lauburuko gela balioanitzean.

Irakasle lanetan Begoña Arrizabalaga arituko da.

Haurrentzako ingelesa

Lehengo astean hasi zen Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrentzat ingeles ikastaroa; ostegunero izango dira klaseak arratsaldeko 18:00etan hasita. Oraindik plaza libre batzuk geratzen dira.

Azaroa eta abenduan berriz, ingeleseko tailerrak antolatuko dira 2-5 urte bitarteko huarrentzat. Tailer hauek Gabonei begira izango dira; txikienak dantza eta musikaren bitartez ikasiko dute ingelera; besteak esperimentazioa, dantza eta antzerkiaren bitartez landuko dituzte.

Interesik duenak Laurarekin jarri behar du harremanetan 675144196 telefonoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios