Samaniego Tolosaldea nagusi urteko aretoko lehen partidan

Ezinean. Mujikaren mutilak urtea porrotareik hasi dute. /  L. AZPEITIA
Ezinean. Mujikaren mutilak urtea porrotareik hasi dute. / L. AZPEITIA

Keta Babyautoko mutilek ezin izan zioten aurre egin arerio hobeago bati eta 4-11 amaitu zuten Sahatsagako kantxan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urte berriari gogoz ekin zioten Getariako Keta Babyautoko gazte mailako areto futbol taldeko mutilek joan den larunbatean Sahatsaga kiroldegian.

Partida aurrez ikusita gogorra izango zela garbi zeukaten denek, Teep Samaniego Orixe Tolosaldea zuten aurkari 2019ko lehen norgehiagokan eta sailkapenak erakusten zuen talde ona dela Samaniego. Hasieratik ikusi zen getariarrak gutxiago zirela eta gogoa jarri arren bisitariek eraman zuten partidaren kontrola une oro.

Markagailuan zuloa lehen zatian egin zuten Tolosaldeakoek eta amaieran emaitzak ez du zalantzarik uzten, 4 eta 11 islatzen zuen markagailuak epaileak amaiera adierazi zuenean.

Getariar golegileak hiru izan ziren, Jokin Aizpuru bi golekin eta Zuhaitz Ibarbia eta Igotz Irigoien bana golekin. Taldeko prestatzailea den Josu Mujikak garbi adierazi zuen bisitariak beste maila batean zeudela eta lanean jarraitu behar dutela aurrerantzean.

Atseden gutxi izango dute dena den aretoko mutilek zeren etzi, osteguna, iluntzeko 20:30ean partida berria jokatuko dute Lasarteren aurka, irabazi beharreko partida orain arte ligan ikusitakoaren arabera.

Keta Babyautoko beste bi taldeek asteburuan jokatuko dute. Gorengoen mailan jokatzen duen futbol taldeak Mendibeltzen igandean arratsaldeko 16:00etan jokatuko du Aloña Mendiren aurka. Saskibaloiko Sharks taldeak igandean baita ere 18:00etan BKL-ren aurka etxean.

 

Fotos

Vídeos