Salgai daude dagoeneko bertso jaialdiko sarrerak Turismo Bulegoan

Iazko jaialdiak jende asko bildu zuen. /  AMAXKAR
Iazko jaialdiak jende asko bildu zuen. / AMAXKAR

San Anton jaietako bertso saioa datorren igandean izango da Cristóbal Balenciaga Museoan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Datorren igandean, hilak 13, arratsaldeko 18:00etan Cristóbal Balenciaga Museoan eta San Anton festen egitarauaren barne bertso saio berri bat antolatu du Getariako Udalak.

Bertaratzeko asmoa duzuenok jakin ezazue dagoeneko sarrerak eskura daitekeela Turismo Bulegoan 10 euroren truke eta aurrez erosi gabe egunean bertan tokirik geratzen bada Museoko leihatilan ere jarriko dira salgai.

Puntako izenak

Bertan izango diren bertsolarien zerrenda ondorengoa izango da: Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Danel Olano, Alaia Martin eta Aimar Karrika. Sei bertsolari hauek kantuan jartzeaz arduratuko den gai jartzailea Ane Ezenarro izango da.