Salbatore jaietako balorazioa egin berri du Getariako Udalak

Udalak bere balorazioa igorri zien herritarrei. / AMAXKAR
Udalak bere balorazioa igorri zien herritarrei. / AMAXKAR

Haur, gazte eta helduei zuzendutako 50 ekimenetik gora egon dira festen barne

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

Salbatore jaiak pasa dira eta Udalak balorazioa egin du, ondorengo puntuak azpimarratuz: Haur, gazte eta helduei zuzenduta 50 ekimenetik gora egon dira.

Herritarren parte-hartzea handia izan da, bai ekimenetan parte-hartuz baita antolakuntzan ere. «Guztiei gure eskerrak helarazi nahiko genizkieke. Ekintzak aurreikusi bezala egin dira, aipatzeko ez-beharrik gabe», azaldu zuen.

«Aipamen berezia eguraldi txarraren aurrean jendeak eman duen erantzun ona. Getariako herriak Konpartsa barru-barrutik bizi duen seinale. Udaleko langileei (brigada eta teknikariak) ere eskerrak eman, beraien lana ezinbestekoa baita: garbiketak, antolaketak, etab», nabarmendu zuen Udalak.

«Guztien artean egin eta gozatutako jaiak izan dira», esan zuen, herria zorionduz. Festetan egon diren nobedade desberdinak (bandera Urritzak igotzea, paineloa, jaitsieran musikariek kaleetan egindako buelta eta udaletxeko balkoian egon zen agurra) eskertu zuen.

Bukatzeko, denen partetik emandako erantzunak kontuan hartu dituztela adierazi zuen eta «hurrengoetan indar eta gogo berdinez antolatu eta aurrera ateratzeko gogoak ematen dizkigu».