Salbatore jaiak eskaintza zabala dakarte

Gaua. Zezensuzkoak jarraitzaile asko izaten ditu baina badaezpada ihes egitea komeni da inguratzen denean. Lasaiagoa izango zen Balenciaga Museoko Gau Irekia. / AMAXKAR
Gaua. Zezensuzkoak jarraitzaile asko izaten ditu baina badaezpada ihes egitea komeni da inguratzen denean. Lasaiagoa izango zen Balenciaga Museoko Gau Irekia. / AMAXKAR

Bi lehen egunak igaro ondoren festen egun nagusietan sartuko dira getariar zein bisitariak

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urteroko legez, Salbatore Jaietan eskaintza zabala topa daiteke. Lehen bi egunetan haur eta gazte izan dira protagonistak eta gaurtik aurrera denak, gaztetxoenetatik hasi eta edadetuetara zer egina aurkituko dute jai egitarauaren barne.

Gaur Marmitako Txapelketa eta herri bazkaria izango dira. Arratsaldean txosnetan joko ugari eta kaleetan kantujira Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. Gauean musika emanaldiak. Bihar Salbatore eguna denez, Meza Nagusia 11:00etan eta 12:30ean alkatearen aurreskua eta amaitzean Musika Bandaren kontzertua. 17:30ean hasiko dira Salbatore Pilota Txapelketako hiru finalak eta 18:00etan Ekain-Txou emanaldia. Gauean La Jodedera taldearen emanaldia. Eta etzi arratsaldeko 17:00etan Elkanoren Lehorreratzea. Bestalde, Hondakinak Biltzeko Zerbitzuak ohar bat zabaldu du eta bertan zera dio, Elkanoren Lehorreratzea dela eta, datorren asteartean (abuztuak 7) Getariako merkatari, ostalari eta zerbitzuen hondakin organikoak ez dira ohiko ordutegian jasoko, baizik eta goizean, 12:30etik aurrera.

 

Fotos

Vídeos