Salbatore Biatloia eguzkipean eta lehiatua

Gaztetxoak bi multzotan bananduak lehiatu ziren. /
Gaztetxoak bi multzotan bananduak lehiatu ziren.

AMAXKARGETARIA.

Getariako XVIII Biatloia joan den larunbatean ospatu zen, Malkorbe hondartzatik aterata. Eguraldi zoragarria eta uretako atala egiteko giro paregabean ekin zitzaion. Lehendabizi gazteenak Biatloi Txikian adinaren arabera bi multzotan lehiatu ziren. 9 eta 11 urte bitarteko partaideen artean onenak Jone Iraeta azkoitiarra eta Jurgi Balentziaga getariarra izan ziren. 12 eta 15 urte bitarteko proban onenak Aitana Abalos donostiarra eta Jokin Bordagarai getariarra izan ziren helmugan.

Dena den bai adin hauetan eta baita helduenetan parte hartzea da bultzatu nahi dena eta hori larunbateko saioetan lortu zen.

Jarraian etorri zen helduen saioa eta bertan onenak bakarka Iñigo Eizagirre eta Usoa Ostolaza zarauztarrak izan ziren, kale nagusiko aldapa igo eta frontoiko helmugan. Proba honek erreleboka egiteko aukera ere ematen du eta hemen onenak Jon Peña eta Asier Etxabe izan ziren.