Salbatore Biatloia bihar lehiatuko da

Biatloi Txikia. Gaztetxoak aurretik aterako dira Malkorben. /  AMAXKAR
Biatloi Txikia. Gaztetxoak aurretik aterako dira Malkorben. / AMAXKAR

Eguerdian emango zaio hasiera, baina aurretik Biatloi Txikia ere egingo da bigarren urtez

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako XVII. Salbatore Biatloia bihar 12:00etan ospatuko da. Banaka edo erreleboka egin ahal izango da eta betiko ibilbidearekin, lehendabizi igerian 550 metro egin beharko dituzte partaideek eta ondoren herriko kaleetan korrika beste 3.500 metro, herriko frontoian amaitzeko. Bihar bertan, goizeko 11:00etatik 11:30etara, izena emateko aukera izango da 15 euro ordainduta (aurrez egin ezkero 10) eta errelebokakoak bihar 20 eta aurrez 15. Biatloi Txikian bi maila daude, lehendabizi 9 eta 11 urte bitarteko neska eta mutilak, goizeko 11:00etan Malkorben (igeriketa 75 metro - korrika 250). Jarraian 12 eta 15 urte bitartekoen txanda (igeriketa 150 -korrika 500) izango da. Izena Turismo Bulegoan doan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos