Salatxo, Aiztondo, eta Kantuz abesbatzek kontzertua eskainiko dute gaur

Salatxo abesbatza egingo ditu gaurkoan anfitrio lanak. Ilusio handiz prestatu dute gaurko kontzertua./
Salatxo abesbatza egingo ditu gaurkoan anfitrio lanak. Ilusio handiz prestatu dute gaurko kontzertua.

19:30ean hasiko da Nikolas Bari elizan Igor Arroyok zuzentzen dituen hiru abesbatzen emanaldia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Salatxo, Aiztondo (Astigarraga) eta Kantuz (Hernani) abesbatzek Gabriel Fauré konpositore frantsesaren 'Requiem Op. 48' obra abestuko dute gaur, arratsaldeko 19:30ean hasita, Orioko Nikolas de Bari elizan.

Eliz musikako programa

Lau piezaz osatutako kontzertua izango da. Hasteko, 'Requiem Op. 48' (organoa, bakarlariak eta abesbatzak) Gabriel Fauré (1845 - 1924). Segidan, 'Cantique' de Jean Racine (organoa eta abesbatzak), Gabriel Faure-rena baita ere. Ondoren,' In paradisum' (organoa) Aita Donostia (1886 - 1956) eta, amaitzeko, 'Pater in manus tuas' (abesbatzak) Harles Gounod (1818 - 1893).

Igor Arroyok zuzentzen ditu hiru abesbatzak eta bera izango da kontzertuan zehar zuzendaria. 'Requiem'-ean Jose Javier Etxeberria baritonoak eta Maddalen Pradera sopranoak egingo dituzte bakarlari-lanak eta organoa jotzen Josean Pascual arituko da.

Orioko kontzertua, bigarrena

Hiru kontzertu dira, guztira, abesbatzak antolatu dituztenak. Lehenbizikoa Hernaniko San Joan parrokian eman zuten apirilak 13an eta arrakasta handia izan zuen. Bigarrena Orioko elizako gaurko hau izango da. Eta hirugarrena, azkenik, maiatzaren 25ean emango dute Donostiako Alde Zaharreko San Bizente elizan. Lerro hauetatik, herritarrei gonbitea luzatzen zaie gutxitan izaten baita aukera hiru abesbatza kontzertu bakar batean elkar entzuteko.