Saiatz auzoko San Kristobal jaiak bihar hasiko dira

Juregi eta Izaro trikitilariak. /  DV
Juregi eta Izaro trikitilariak. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Saiatz auzoko San Kristobal jaiak bihar arratsaldeko 16:30etan hasiko dira II. Saiatzko mus txapelketarekin. izen-ematea ordu erdi lehenago izango da eta lehen sarituek, txapela eta jasotako diruaren %50 bereganatuko dute. Bigarrenek, jasotako diruaren %25 eta hirugarren sailkatuek, jasotako diruaren %10. Arratsaldeko 19:30etan, txupinazoa jaurtiko da, eta ondoren, auzo afaria trikitixaz girotuz. Gaueko 23:00etan erromeria Izer eta Alabierrekin eta goizaldera, ohitura den bezela, baratxuri-zopa eta txokolatea egongo da bertan arkitzen direnentzat.

Igandean berriz, 12:00etan sagardo probaketa eta pintxoak izango dira, kata animatzeko bertsoak eta trikitixa egongo da Aitor Salegi-Ruben Sanchez eta Izaro Oleaga-Jurgi Ituarteren eskutik. 15:00etan Lopene izango da bere animaliekin eta 18:30etan, Aizarnazabaldarren eta Saiatztarren arteko herri kirolak. Herri kirolen ondoren, erromeria izango da Ansorregi eta Larrañagarekin gauerdirarte, nahi duenarentzat afaltzeko otartekoak salgai izango direlarik. Uztailak 10ean San Kristobal eguna handia izango dute Saiatztarrek aurtengo jaiei amaiera biribila emateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos