Saharako haurrei ongietorria egingo zaie igandean

Udaletxean harrera egin eta, segidan, bazkaria eta puzgarriak izango dituzte

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Zestoako Wadna taldeak antolatuta, 'Oporraldiak bakean' programaren baitan, gure artean uda pasatzen ari diren Saharako haurrentzat -eta, bereziki, Larrabetxu eta Tolosako aterpetxean uda igaroko duten haur sahararrentzat- Sahara eguna izango da igandean.

Horrela, 13:00etan udaletxeko arduradunen aldetik harrera izango dute haur hauek, eta, segidan, 14:00ak aldera, bazkaria izango da udaletxe azpian. Herriko haur eta helduek ere parte har dezakete bazkari honetan, txartelak erosteko (3 euro haurrek eta 7 helduek) Koiote tabernara jo dezakete edo 650 966 698 telefonora deitu. Bazkal ostean, 16:00etatik 20.00ak arte, puzgarriak izango dira bertaratzen diren haur guztientzat. Wadna taldekoek eskerrak eman nahi dizkio Urkaiko enpresari, doan eman dien janariarengatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos